XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk zientifikoen erreserba guztiak konprenitzen ditugu eta ez gaude gauza guztiak esplikazeko moduan, baina gure ondorioak horiek dira, esan du.

Amerikanoen kritikak oso gogorrak izan dira.

Itxura denez, Boidon laborategiak izan dira ikerketa horiek finantziatu dituztenak eta hori ere kritikatu dute, produktu homeopatikoak fabrikatzen baititu etxe horrek.

Benvenisten ekipoak, bestalde, lortu dituen ondorioak zientifikoki berproduzitzeko izugarrizko oztopoak ditu eta hori da gehien kritikatu dutena.

Diskusio tekniko hauen atzetik inmunologiaz dauden eztabaidak daude, abangoardiako ikerketa zientifikoek gaur egun eskuartean duten gairik sofistikatuenetakoa.

Publikatu ala ez? Hau da nazioarteko zientifikoen artean gehien debatitzen den puntua, argitara emanez gero, ondorio zientifikoen lejitimazioa lortzen baitut ikerketa horiek.

Nature aldizkariko arduradunek ere ondo asko defendatu dute beren burua eta uraren memoriak argitara eman dituzten lanak argitara eman beharrekoak zirela uste dute, zeren eta gurea bezalako aldizkari baten lana zientifikoentzat interesgarri diren lanak ezagutzera ematea baita.

Homeopatia, akupuntura edo sendabelarren bidezko medikuntza eta beste zenbait terapia medikuntza gozoen alorrekoak dira eta gutxi elaboraturiko erremedioen bidetik abiatu dira eta gaixoari buruzko beste ikuspuntu bat aportatu dute.

Ondorio horiek laguntza haundiak eman diezazkioke medikuntza alternatiboari eta makrobiotikoek, bejetarianoek eta beste zenbaitek oinarri sendorik aurki dezakete horietan.

Tradizioaren bidetik doazenak izan dira bide honen kontra gogorrenik mintzatu direnak.

Horretatik etorri da naturalaren kultoa eta prozeso industrialetatik eta kimikoetatik kanpo elaboratua izan den produktu guztiak hobeak direneko ustea oso zabaldua da dagoeneko.

Bereizketa horrek elikadurari bezala medikuntzari afektatu dio eta Jose Maria Larramendik, Eroskiko Kontsumo Saileko buruak, esan duenez, ez da linealki egia eta eztabaidatu egin behar da, zeren eta osasunaz hitzegiten ari baikara, kontsumatzaileak duen eskubide sakratu batetaz.

Kontsumatzaileak harriturik geratu dira Nature aldizkariak argitara eman dituen ondorioen aurrean, baina terapia eta metodo alternatibo horiei ere medikuntza tradizionalari eskatzen dizkion garantia guztiak eskatu behar dizkiete.